viernes, 16 de noviembre de 2012

Nutella cookies

Kaixo!!

Aste gogor baten ondoren beti iristen da ostirala, eta berarekin asteburua. Gaurkoan Estatu Batuetako errezeta batekin nator (ez da egunero jateko, baina nohiz behinka gustura hartzen den hoietakoa da).
Ez dut itsasoa zeharkatzeko paradarik izan oraindik. Oraindik diot, berandu baino lehen joatea espero dudalako! Kontraste handiak ditu eta zihur naiz han ere xarma handiko tokitxo eta sukaldeak daudela.
















20 galleta egiteko osagaiak:
  • 100 gramo azukre. 
  • Arrautza bat.  
  • 140 gramo hirin. 
  • 250gramo Nutella.  


 Egiteko modua:

Labea berotzen jarri 175 gradutan.
Labeko xafla labera sar daitekeen orri batekin estalita utzi.
Azukrea eta arrautzak irabiatu ondoren hirina gehitu eta ohorea egin. Gero Nutella gehitu eta nahasten jarraitu ohore pikortsu bat geratu arte.
2,5 zentimetroko diametroa duten kanikatxoak egin eta xaflan utzi bata bestearengandik 5 zentimetrotara. Ondoren edalontzi batekin zapaldu (ez gehiegi ezta gutxiegi ere).
Labera sartu 7-8 minutuz handik atera ostean hoztutzen utzi.

Dudarik izanez gero, hemen duzue errezeta originala pausoz-pauso: http://tastykitchen.com/blog/2011/02/nutella-cookies/

ON EGIN ETA DESKANTSATU!

viernes, 9 de noviembre de 2012

munduko sukaldaritza

Kaixo!!

Nire bloga bidaia eta gastronomiarekin zerikusia duen lekutxoa da. Oraingoan youtuben aurkitu dudan bideo batekin natorkizue. Bertan Juan Mari eta Elena Arzak ospetsuak egungo sukaldaritzari buruzko azalpenak ematen dizkiote Euzkitzeri.

Egia esan, nik ez dut sukaldaritza kontenporaneoa batere ezagutzen, agian arreta berezirik eskaini ez diodalako izango da! Baina aitortu behar dut sukaldaritza moderno honen aitzindariak etxekoak ditugula eta nire blogean beren tartea merezi dutela. Batik bat, ni munduko sukaldaritza hona ekartzen ahalegintzen naizelako eta eurek hemengoa mundura zabaldu dutelako!!!

Ea interesgarria suertatzen zaizuen!

ON EGIN!


viernes, 2 de noviembre de 2012

Udaberriko kiribilduak, nahiz eta orain udazkenean egon


 

Kaixo!

Gaur eguerdian nire gurasoek bazkaltzera gonbidatu naute. Hau sorpresa menua irakurri dudanean: "rollitos de primavera" jartzen zuen idatzita!
Nire irudimenean bada ere Txinan nengoela amets egin dut!
Kultura ezberdin hori ikusi, sentitu eta gozatzeko gogo bizia dut, ea inoiz iristen naizen! 



 Osagaiak:

  • 80 gramo behi haragi xehatu
  • 50 gramo porru
  • 50 gramo azenario
  • 50 gramo soja kimu
  • 100 gramo aza
  • 50 gramo tipula
  • 6 Txinatar orri kiribildu (denda espezializatuetan eros daiteke eta modurik onena izoztua erostea da, denbora gehiago irauten baitute)
  • 4 koilarakada soja saltsa
  • Sesamo olioaren koilarakada erdia
  • Frijitzeko olioa
 Egiteko modua:

Lehendabizi azenarioa, porrua eta azak "Juliana" eran moztu eta ur gazitan zurituko ditugu. Behin zuritu ondoren atera eta ur hotzetan sartu egosten jarrai ez dezten, bihurritu eta ondo ondo lehortu.
 Garrantzitsua da orri kiribilduak betetzean betegarria lehorra egotea, gainerakoan puskatu egin litezke eta!
Ondoren tipula fin fin ebakiko dugu eta haragiarekin batera salteatuko dugu (aurrez gatzatuta noski).
Betegarrirako diren osagai guztiak batuko ditugu (zuriturikoa, haragi eta tipula eta soja kimuak) eta sojazko saltsa eta sesamo olioa ere gehituko dizkiogu.

  
Hartu orriak eta betetzen hasi eta ongi itxi kiribilduen bukaerak.


Azkenik olio ugaritan frijitu, alde bakoitzeko 2 minuturekin nahikoa izango da.