
Kaixo!
Gaur eguerdian nire gurasoek bazkaltzera gonbidatu naute. Hau sorpresa menua irakurri dudanean: "rollitos de primavera" jartzen zuen idatzita!
Nire irudimenean bada ere Txinan nengoela amets egin dut!
Kultura ezberdin hori ikusi, sentitu eta gozatzeko gogo bizia dut, ea inoiz iristen naizen!
Osagaiak:
- 80 gramo behi haragi xehatu
- 50 gramo porru
- 50 gramo azenario
- 50 gramo soja kimu
- 100 gramo aza
- 50 gramo tipula
- 6 Txinatar orri kiribildu (denda espezializatuetan eros daiteke eta modurik onena izoztua erostea da, denbora gehiago irauten baitute)
- 4 koilarakada soja saltsa
- Sesamo olioaren koilarakada erdia
- Frijitzeko olioa
Egiteko modua:
Lehendabizi azenarioa, porrua eta azak "Juliana" eran moztu eta ur gazitan zurituko ditugu. Behin zuritu ondoren atera eta ur hotzetan sartu egosten jarrai ez dezten, bihurritu eta ondo ondo lehortu.
Garrantzitsua da orri kiribilduak betetzean betegarria lehorra egotea, gainerakoan puskatu egin litezke eta!
Ondoren tipula fin fin ebakiko dugu eta haragiarekin batera salteatuko dugu (aurrez gatzatuta noski).
Betegarrirako diren osagai guztiak batuko ditugu (zuriturikoa, haragi eta tipula eta soja kimuak) eta sojazko saltsa eta sesamo olioa ere gehituko dizkiogu.
Hartu orriak eta betetzen hasi eta ongi itxi kiribilduen bukaerak.
Azkenik olio ugaritan frijitu, alde bakoitzeko 2 minuturekin nahikoa izango da.
lollitos de plimavela? txino ostia hauek ez al dia konturatzen negua gerturatzen ari dela eta begetalan partez KARNAZA jarri ber dala?
ResponderEliminar