sábado, 27 de octubre de 2012

Kalabazin eta gaztazko gainerrea



Kaixo!!!

Gaurkoan gastronomia Frantzesera joko dugu! Frantzia oso hurbil dugun herrialdea da eta bertako sukaldaritza miresgarria! Gainera, munduko hiririk erromantikoena bertan aurkitzen da, Paris.

 
Parisko bistak Gure-Dama katedraletik 

Behar ditugun osagaiak:
  • 500 gramo kalabazin.
  • Tipula 1.
  • 400 Mozzarella gazta.
  • 100 gramo ardi gazta.
  • Besamel kikarakada bat. 
  • Berakatza.
  • Kikarakada bat prestatutako arroza.
  • Oliba olioa.
  • Gatza eta pipermina. 

Egiteko modua:

Labea berotzen jarri 180 gradutan.
Frijitu kalabazina (xaflatan ebakia) tipula eta berakatza aurrez txikitua. 
Olioz igurtzi labera sartzeko ontzi bat eta kalabazin geruzak jartzen joan mozzarela gazta, ardi gazta eta besamelez estaliz. Horrela osagai hauek bukatu arte. Geruzen azken estalkia arrozarekin emango diogu eta ardi gazta apur batekin.
Labera sartu gorritu arte.

Foto de la receta Gratinado de calabacines y queso de oveja

Paris nous resterai toujours.

BIDAIATU! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario