jueves, 11 de octubre de 2012

Alberjinia jogur eta berakatzarekin

Kaixo!

Honako blog honetan nire bi pasioak uztartzen ahaleginduko naiz: Bidaiatzea eta sukaldaritza.

Irailean Turkiako Estanbul hiria ezagutzeko aukera izan nuen eta bertan daztatutako errezetarekin natorkizue, SARIMSAKLI YOGURTLU PATLICAN.


4 pertsonentzako osagaiak:

  • 900 gramo alberginia
  • 300 mililitro jogur natural
  • 150 mililitro olio
  • 2 berkatz
  • Koilarakada 1 aneta
  • Koilarakada txiki 1 txarpoil hazi
  • Koilarakada txiki erdi paprika gozo
  • Gatza eta piperbeltza.


Egiteko modua:


Lehenengo eta behin alberjiniak zentimetro bateko xerratan, gatzaztu eta bere zukua aska dezaten utzi.

Ondoren, zartagin batean olioa berotu eta alberjiniak gehitu eta tonu doratua hartu harte frijitu (minutu bat alde bakoitzeko). Bitsadera batekin erretiratu eta sukaldeko paper gainean tantak isurtzen utzi.

Jarraitu horrela alberjinia zati guztiak frijitu arte.

Gainerako osagaiak txikitu eta nahastu (alberjiniak, gatza, paprika, txarpoila eta piperbeltza izan ezik).





Ontzi batera atera frijitutako alberjiniak eta gainetik jogurra eta gainerako osagaien nahasketa isuri. Ondoren paprika, txarpoila eta piperbeltzarekin hautseztatu.



 
ESKERRIK ASKO "ISTANBUL", BERRIRO BUELTATZEKO GOGOZ GERATU NAIZ!


1 comentario:

  1. Izarren hautsa, nahi gabe lehengoan egin zenidan komentarioa ezabatu dut.
    Alberjinia Berenjena da!! Eta ez dut errezeta hau egiteko betarik hartu oraindik, baina egon zihur egingo dudala, oroitzapen oso onak ekartzen bait dizkit!

    ResponderEliminar