viernes, 12 de octubre de 2012

Pizza margherita


Buongiorno!

Izenburua irakurri hutsarekin badakizue zein tokitato sukaldean sartuko garen ezta??
Oso errezeta dibertigarria izan liteke haurrekin egiteko eta familian momentu atsegina pasatzeko!

Lehenengo eta behin pizzaren orea egiten ikasi behar dugu.

Orea egiteko osagaiak:

  • 130 gamo irin
  • 25 gramo gurin
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ura





Egiteko modua:


Nahastu 100 gramo irin, gurina, 2 koilarakada olio eta gatz apur bat. Orain azkar hasi oremahaitzen, ore trinko eta malgua geldi dadin behar duen ur kantitatea erabili. 

Hautseztatu ore hau soberan geratu zaigun irinarekin eta film paperarekin bildu ondoren hozkailuan sartu 30 minutuz atseden har dezan.

Denbora iragan ostean, arrabolaren laguntzaz orea landu beharko dugu. Sukaldeko marmola hautseztatu irinez eta ahal dugu ore finena uzten saiatu behar dugu!


Orain, Margarita pizza egiteko behar ditugun osagaiak honakoak dira:

  • 2 koilarakada oliba olio
  • 8 koilarakada frijitutako tomate
  • 225 gramo mozzarella gazta
  • 225 gramo parmesano gazta
  • Albaka txikitu apur bat
  • Lehen egin dugun orea


Egiteko modua:

Labea 260 graduan berotzen jarri.

 Egindako orearen gainean oliba olia zabaldu pintzel baten laguntzaz. Ondoren gauza bera egin tomatea, mozzarella gazta, parmesano gazta eta albakarekin.



Aurrez berotu dugun labean 10 minutuz eduki eta tripa betetzera!!!

Arrivederci Italia, a presto!


2 comentarios: