Londres hiriko Candem Town auzoan dagoen honako tabernan sartu ginen kasualitatez http://www.camdenbarandkitchen.com/. Bertan daztatu ahal izan genuen azkenburuko gozo hau.
Ea niri bezain beste gustatzen zaizuen!
- 2 banana
- Txokolatezko "Digestive" markako galleta zorro erdia
- 2 koilarakada handi gurin
- Esne gozo poto 1
- Esne-gain harrotua
- Azkenik txokolate pixka bat apainketetarako
Egiteko modua:
Galletak birrindu eta gurina urtu. Birrindutako galletak urtutako gurinarekin nahastu ostean, pastelaren oinarri izateko ontzian jarri. Ondoren xerratan moztutako platanoak jarriko dizkiogu gainean eta esne-gozoarekin estaliko dugu. Azkenik, guzti hau esne-gain harrotuarekin estaliko dugu berriro eta txokolate apur batekin apainduko dugu.
Hozkailuan sartu pare bat orduz eta ON EGIN!
Egia esan, oso gertu dugun hiria da Londres eta nire aburuz merezi du ezagutzeak.
Maxixatu, izan kuxkuxero!
Pizzakin ez baño tarta honekin saiauko nitzeke.
ResponderEliminar